logo COLS and SOL
logo COLS and SOL
.

Web orri honen atal batzuk itzulpen fasean egon daitezke

COLS&SOL -em asfalto gaineko kirol zikloturismo ibilbideak aurkituko dituzu; baita hainbat erraztasun eta proposamen ere ibilbide horiek zure kabuz edo gure zerbitzuen laguntzaz egieko.

Gure ibilbideak aukeratzeko garaian, kalitateari ematen diogu lehentasuna kantitatearen gainetik.

Iberiar penintsularen iparraldean eta Piriniotan egiten dugu lan.

BASOAK eta FUENTES del VINO
Euskal Pirinioetan eta Espainiako iparrean etapetako bi itzuli handi

BASOAK, Aralar - Irati and FUENTES del VINO, Aralar - Urbion, 3, 4 edo 5 eguneko ibilbideak dira.
Bi ibilbideek bi abiapuntu posible dituzte komunean, Arbizu eta Pamplona. FUENTES del VINO Laguardian ere ditu hasierako puntua.


map of Basoak and Fuentes del Vino

BASOAK ibilbidea ekialdera abiatzen da, eta 2 egunetan bizikleta gainean Euskal Pirinioetatik Iratiko basora (Europako baso handienetako bat) iristea da helburua. Ibilbidea Aralarrera itzultzen da beste 2 egunetan; lehendabizi Pirinioetako egoaldetik igaro, eta jarraian Iruña eta Andia mendia zeharkatzen ditu.

FUENTES del VINO ibilbidea, berriz, hegoaldera abiatzen da. Nafarroako lurrak zeharkatzen ditu lehendabizi, Errioxako bazterrak gero, eta Soria probintziako Urbion mendigunean amaitzen da. Itzuleran Errioxako mahastiak eta Arabako mendiaren errepide bakartiak gurutzatzen dira.

Bi ibilbideek filosofia bera mantentzen dute: “kirol zikloturismoa” egitea, baina eguna amaitzean oraindik ere beste zerbait egiteko indarra edukitzeko moduan. Hau da, etapa horien iraupena egokia izatea, ibilbidea amaitzean non gauden jakiteko eta gure inguruaz gozatzeko; igerilekuan sartuz, baso batetik paseatuz, kalez kale ibiliaz edo liburu bat irakurriz.
Egia da FUENTES del VINO,-ren etapa batzuk, malda handia ez badute ere, bere denbora behar dutela. Baina ez dago goizago jaikiz konpontzen ez den ezer …



.
COLS&SOL zerbitzuak eta tarifak

Zerbitzu proposamen batzuk ditugu zure “zikloirteeran” asistentzia planak, ostatuen kontratazioa, ekipajeen garraioa, laguntza ibilgailua, etab. kontrata nahi badituzu.

.
Askotariko kontu zikloturistak

Atal honetan zuretzako interesgarriak izan daitezkeen kontu desberdinak aurkituko dituzu.
Logistika aukerak egunetan zehar bizikletan ibiltzeko, interesgarriak izan daitezkeen web orrietako link-ak, etab.

.
Kontaktuak eta “about us”

Hau da proposamen hauen atzean dagoen taldea


Luis Ignacio González

Lu
  • Bizilekua: Iruñea/Pamplona
  • Zikloturismo proiektuen garatzailea
  • "Soluciones integrales de desarrollo rural en el medio geográfico"”-ren garatzailea TX Multimedia S.L. enpresan
  • cicloturismopirineos.com webgunearen administratzailea, hura colsandsol.com bihurtu arte
  • “Zikloportulari” zikloturista 2005 urtetik
  • BTT, running, mendi eski eta kirol eskaladan esperientzia
  • 20 urteko esperientzia ikus-entzunezko egile, argazkilari eta programatzaile bezala TX Multimedian.
  • Ikus-entzunezko aktibitateari buruzko web curriculum pertsonala: Diaporama digital


.

Jorge Vaquero Ollero

Giorgi
  • Bizilekua: Iruñea/Pamplona
  • KANPONDOA S.L. enpresa publikoaren gerentea – Nafarroako Aoiz kirol gunearen kudeaketa
  • Unibertsitate mailako kirol iniziazio eta errendimendu espezialista
  • Jarduera fisiko Magisteritzan graduatua
  • 2002tik prestakuntza fisikoan, entrenamendu pertsonalean eta kirol instalazio eta gimnasio pribatuen kirol kudeaketan jardunean
  • Zikloturismo, running, mendi eski, surf eta kirol eskaladan esperientzia.


.
.

colsandsol@colsandsol.com

+34 666564771

+34 615826150

.

COLS&SOL egindako lanak

Casa Argiñenea - Azkarate 31891 Navarra - Spain

Top